Iruzkina
Macronek gauza asko azaldu behar dizkio Merkeli
Jesus Torquemada
Europar Batasunak duen irudi txar hori desegin behar du. Horretarako, lehenbailehen alboratu behar du indarrean dagoen neurrigabeko austeritatea.
Macronen garaipena Frantzia baikorraren garaipena da; Marine Le Penen Frantzia ezkorraren gaineko garaipena. Frantziak herrialde handia jarraitzen du izaten, ekonomia indartsua du, inbidia emateko moduko laguntza sozialak eta pisu politiko garrantzitsua. Baina herritar asko hasita daude pentsatzen Frantzia hondoratzen hasita dagoela, eta irtenbidea dela bere baitan ixtea eta mundutik apartatzea.
Macron Erasmus belaunaldiaren adibide benetakoa da, eta hain zuzen ere, horregatik sinesten du mundura zabaltzeak duen garrantzian eta europarren arteko elkarlanean. 'Brexit'aren ostean arnasari eusten ari zen Europak lasaitu handia hartu du, ezingo bailuke Frantziarik gabe bizi. Baina, adi, ezin liteke jokatu arazoa konponduta balego bezala. Macronek berak esan zuen orain astebete Europar Batasunak aldatu beharra daukala, bestela, gaur akaso ez, baina bost urte barru Le Penek eta haren gisakoek irabaziko dutela.
Europar Batasunak desegin beharra dauka irudi txar hori, zeinaren baitan europarrek pentsatzen duten gertatzen den txar guztiaren erruduna dela eta, aldiz, onarekin (ona ere gertatzen baita) zerikusirik bat ere ez duela. Horretarako, lehenengo helburua eta presazkoena da, indarrean den neurrigabeko austeritatearekin bukatzea. Ikusiko dugu Macron gai ote den Angela Merkeli horixe bera ulertarazten.