Hegazkinean "ia zutik"
Munduko hegazkin eserlekurik estuena aurkeztu dute
Erredakzioa
Eserleku horietan bidaiariak artezago joango dira; horrela, leku berean gehiago jarri ahalko dituzte eta kostuak merkatu.
Kostu txikiko hegazkin konpainien ametsa, munduko hegazkin eserlekurik estuena, aurkeztu dute Kaliforniako hegazkin altzarien nazioarteko erakusketan, Aircraft Interiors Expo Americas izenekoan. Aviointeriors enpresa italiarrak diseinatu du, eta "SkyRider" (“zeruko zaldikoa”) izena jarri diote. Bidaiariak bizkarra eta ipurdia aulki gainean pausatuko ditu, horrela eserlekuen arteko distantzia 60 zentimetrora txikituta hegazkin bakoitzean pertsona gehiago sartzeko.
Eserlekua hiru ordu baino gutxiagoko hegaldietarako pentsatu dute, Dominique Menoud Aviointeriors Groupeko zuzendari orokorraren hitzetan. “Unaiak egunean zortzi orduz egoten dira zaldi gainean eta, hala ere, eroso daude aulkian”, gaineratu du. Aurretik, Irlandako Ryanair eta Txinako Spring hegazkin enpresetako arduradunek bidaiariak zutik joateko aukera aipatu zuten, araudiak horrela ahalbideratuz gero.