Itxi

Analisia

Zergatik hil dituzte katalan batzuek herrikideak?

Jesus Torquemada

Erredakzioa

Une jakin batean, iman erlijioso batek manipulatu eta katalanak ez direla sinetsarazi die. Katalanak hil behar dituzten musulmanak direla sinetsarazi diete.

Gazte musulman bat jihadista zergatik bihurtzen den azaltzeko ematen den arrazoi nagusietako bat gizarte bazterkeriarena izaten da.  Hori ez da betetzen Kataluniako erasogileen kasuan. Guztiek egin zituzten ikasketak Katalunian; guztiek hitz egiten zuten katalanez, eta haien familiek Kataluniako beste edozein familiak eskura ditzakeen gizarte laguntzak eskura zitzaketen.

‘Niniak’ ere ez ziren… Guztiek zuten lana edo ikasten ari ziren. Haien egoera ez zen Hego Ameriketatik, Balkanetatik, Errumaniatik, Filipinetatik edo Txinatik Kataluniara joan ziren familien oso apartekoa. Baina Ameriketatik, Balkanetatik, Errumaniatik, Filipinetatik eta Txinatik iristen direnei ez zaie burutik pasatzen bizilagun dituztenak hiltzea. Datu garrantzitsua da hori: Kataluniako jihadistak haien herrikideak hiltzen ari ziren.

Une jakin batean, iman erlijioso batek manipulatu eta katalanak ez direla sinetsarazi die. Katalanak hil behar dituzten musulmanak direla sinetsarazi diete eta geroz eta gehiago hil hobeto dela, beti ere ezagutu ere egiten ez dituzten munduko beste musulman batzuk jasaten dituzten erasoen mendeku gisa. Eta horixe bera gertatu da Frantzian, Alemanian, Belgikan, Erresuma Batuan, Suedian eta baita Finlandian ere.

Albisteak (3)