Zinemaldia
Edurne Ormazabalek gaurko galan jantziko duen soinekoa kontatu digu
Bea Sever
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, Kursaaleko agertokian eta Eduardo Noriega parean duela, zelako jantzia eramango duen azaldu du aurkezle tolosarrak.
21:00etan agertuko da Edurne Ormazabal Kursaaleko oholtza gainean ehunka ikusleen aurrean. Beste milaka lagunek telebista bidez ikusiko dute Zinemaldiaren hasiera-ekitaldiko gala hori. Horrelakoetan itxura ona ematea berebizikoa da, mundu osoan zabalduko baita bere irudia. Ondo baino hobeto daki Edurnek, ia 20 urte baitaramatza Zinemaldian aurkezle. Horregatik, gaurkoan Alberta Ferretiren soineko dotore batekin agertuko zaigu, "oso polita, oso polita", Edurnek berak Euskadi Irratian esan duenez.
Ferretti Italiako modan urte gehien daraman diseinatzailetako bat da. Jantzien diseinuan egin duen ekarpen nagusia formen armoniaren eta arropen arintasunaren alde egitea izan da. Berari zor diogu soineko-gonazpikoa, oso jantzi femenino eta sentsuala, berak sortutakoa definitzeko balio duten adjektibo bi.
Eduardo Noriega izango da Edurneren lankidea gaurko galan. Ez dakigu zelan joango den Eduardo jantzita, baina, edozer jarrita ere...