Itxi

Analisia

Meskitetako predikarien gaineko kontrola

Jesus Torquemada

Erredakzioa

Musulmanak eurak dira indarkeriara bideratuko dituen imam estremistak nahi ez dituztela esaten dutenak. Baina zaila da imamak kontrolatzea.

Bartzelonako atentatuak Europa osoak aurre egin beharko dion arazo bat azaleratu du: meskitetako predikatzaileena, hain zuzen ere. Hau, baina, guztion arazoa da, baita musulmanena eurena ere. Musulmanak eurak dira indarkeriara bideratuko dituen imam estremistak nahi ez dituztela esaten dutenak.

Baina zaila da imamak kontrolatzea. Islama ez da erlijio zentralizatua, kristaua bezala. Hor ez dago aita santurik, ez gotzainik ezta jerarkia definiturik ere. Ez da ikasten seminario batean apaiz izateko, katolikoen gisan.

Imam gehienek ikasketa teologikoak dituzte; baina zenbaitetan, komunitate musulmanek ez dituzte nahikoa prestatutako imamak topatzen. Europako meskitek ez dituzte behar adina imam frantziar, belgikar edota espainiar.

Horregatik azkenean Marokotik, Tunisiatik edota beste herrialde arabiarretatik iristen dira. Modu horretara sar litezke Europan Islamaren muturreko bertsioa defendatzen duten imamak. Hori horrela, oso garrantzitsua da Europako islama garatzea,

Europako imamekin, Europako errealitatea ezagutzen dutenekin, eta jihadismoarekin kutsatuta ez daudenekin. Europako komunitate musulmanak horren jakitun dira eta beraz, Islam europarra sortzen lagundu behar zaie.