Itxi

Analisia

Trumpek 'amets amerikarra' deuseztatu egin du

Jesus Torquemada

Trumpek mehatxutzat dauzka 'dreamers'ak, eta bota egin nahi ditu. Egin dezake, ez dagoelako babesten dituen legerik.

Trump presidenteak bertan behera utzi du bere aurrekoak, Barak Obamak hartutako erabaki nagusietako bat. Etorkin ilegal bihurtu ditu, jatorri Latinoamerikarreko 800 mila Estatu Batuar.

"Dreamers" deitzen dituztenak dira, 'amets amerikarrean' sinesten dutenak. Haur zirela, bere guraso migratzaileekin iritsi ziren gazteak dira, orain Estatu Batuetako gizartean erabat integratuak. Ikasleak dira, langileak, eta ingelesez egiten dute gazteleraz baino hobeto. Eta horiekin ez dago arriskurik, egun batean erlijio ezberdin batekoak direla, eta erlijio horretakoak ez diren herrikideak hil behar dituztela deskubritu dezaten. Hala ere Trumpek mehatxutzat dauzka eta bota egin nahi ditu.

Egin dezake, ez dagoelako babesten dituen legerik. Errepublikanoek oztopatzen zutenez Kongresuak etorkinen seme-alaba horiek erregularizatzeko lege bat onartzea, Obamak behin-behineko paperak ematea erabaki zuen, Presidentetzaren dekretu bat erabiliz.

Eta Presidentetzaren dekretu bat, beste dekretu batek deuseztatu dezake: hori egin du Trumpek. Horrela Trumpek aurrera segitzen du bere hauteskunde programarekin.

Badaki botoa eman ziotenen parte bat, zuri arrazistak direla eta eurekin ondo geratu nahi du, berriz ere botoa eman diezaioten. Izan ere, jendeak ez sinetsi arren, Trumpek zortzi urterako presidentea izan nahi du.

Albisteak (1)