Cuponazo
12 milioi baino gehiago banatu ditu ONCEk Urduñan, Bizkaian
Erredakzioa
Saridun bakar batek 9 milioi jasoko ditu. ONCEk EAEn banatu duen diru-kopuru handiena da.
ONCEren Cuponazoak 12 milioi baino gehiago banatu ditu Urduñan (Bizkaia) eta horietako bederatzi saridun bakar batentzat dira. Euskadiko itsuen elkarteak EAEn banatu duen diru-kopurua handiena da, ONCEk ohar baten bidez jakinarazi duenez.
97.641 izan da zenbaki sariduna. Guztira 12.680.000 milioi euro banatu dituzte: aipatu 9 milioiko kupoia, 150.000 euroko lau kupoi, eta beste 88k 35.000 euroko saria dute.
Urduñako saltzaile bakarrak saldu ditu kupoi saridunak Arresi eta La Antigua tabernetan.