Itxi

Prezioak behera

Gas naturala %1,2 jaitsiko da batez beste urriaren 1etik aurrera

Erredakzioa

Industria ministroak iragarri du neurria PPko diputatu batek tarifa elektrikoaren igoerari buruz galdetu ostean.

Urriaren 1etik aurrera, gas naturalaren tarifak, batez beste, %1,2 jaitsiko direla iragarri du gaur Miguel Sebastian, Industria ministroak. Data horretan argiaren prezioa %4,8 inguru garestituko da etxeetan zein enpresa txiki eta ertainetan.

Alvaro Nadal PPko diputatuak datozen hilabeteetan tarifa elektrikoaren igoera ekiditeko Gobernuak hartuko dituen neurriei buruz galdetuta, gasaren prezioak jaitsiko direla adierazi du ministroak. “Albiste on bat emango dizut, urriaren 1etik aurrera gasaren prezioak %1,2 jaitsiko dira”, erantzun du Sebastianek. Urtarriletik aurrera argia zenbait igoko den jakitea ezinezkoa dela gaineratu du.