Istripua
Bi pertsona hil dira auto batek eta kamioi batek talka egin ondoren
Erredakzioa
Kamioia Legutioko urtegira erori da, baina gidaria bizirik atera dute. Autoan zihoazen bi pertsonak, baina, hil egin dira.
Pertsona bi hil dira auto batek eta kamioi batek izandako trafiko istripuan. Gertakizunaren ondorioz, kamioia Legutioko (Araba) urtegira erori da.
Herrizaingo Sailaren arabera, autoaren gidaria eta berarekin zihoan laguna hil dira istripuan. Oraindik ikertzen ari dira zer dela eta gertatu den ezbeharra.
Kamioiaren gidaria bizirik atera dute urtegitik. Zaurituta badago ere, ez dute horren egoerari buruzko datu gehiagorik eman.
Istripua 12:55ean gertatu da, N-240 errepidean, Legutio herriaren parean, Elosurako bidegurutzetik gertu.