Gertakizuna
Lau lagun zaurituta eta 50 etxetik kanpo, Bilbon, sute baten ondorioz
Erredakzioa
Sua Sollube kaleko edukiontzi batean piztu da. Suhiltzaileek berehala amatatu dituzte sugarrak eta 06:15ean bizilagun guztiek etxera itzuli ahal izan dute.
50 bizilagun etxetik atera behar izan dituzte eta horietako lau zauritu egin dira Bilboko Sollube kalean izan den sute baten eta gas-isuri baten ondorioz, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.
Sutea edukiontzi batean piztu da 04:45 aldera eta eraikineko aurrealdean zabaldu da. Suhiltzaileek, abisua jaso ostean, bizilagunak atera dituzte etxeetatik eta inguruko kaleetan utzi dituzte osasun-zerbitzuen esku.
Zaurituetako bi, bikote bat, agureak dira eta emakumea artatu behar izan dute antsietate krisi bategatik.
06:15erako sua itzalita zegoen, eta orain, Naturgas enpresak gas-isuria konpontzeko lanetan dihardu eta bizilagunek zain jarraitzen dute etxera itzultzeko.