Analisia
Genozida baten zigorra
Jesus Torquemada
Bosnia barruan, Mladicen zigorra pozez hartu dute musulmanek; baina serbiarrek ez dute batere ondo hartu eta Hagako Auzitegiari serbiarren kontrako jarrera izatea leporatu diote.
Jugoslaviako gerrateetan egindako krimenak epaitzen ari den Hagako Auzitegiak, genozidio delituaz errudun jo du Ratko Mladic, Bosniako serbiar indarren buruzagia.
1992tik 1995era izandako Bosniako gerran, aurrez aurre izan ziren serbiar, kroaziar eta Bosniako musulmanak. Gerra horren ondorioz, Bosnia, ofizialki, herrialde bakarra da, baina bertako biztanleak bitan zatituta daude: Bosniako Errepublika Serbiarra deiturikoan bata, bestea, Kroaziar-Musulman Federazioan.
Gerra hartako hilketa eta sarraskirik handienak Bosniako Musulmandarren zatian egin ziren. Bosniako serbiarrek, bat-batean, 8.000 musulman hil zituzten Srebrenikan. Ratko Mladic zen Bosniako serbiarren buruzagi militarra eta Hagako Auzitegiak ebatzi du Mladic-ek agindu zituela pertsonalki hilketa haiek eta jakitun zela bere aginduak ze ondorio ekarriko zituen.
Bizi arteko espetxe zigorra ezarri diote. Bosnia barruan, Mladicen zigorra pozez hartu dute musulmanek, bereziki, biktimen senitartekoek; baina serbiarrek ez dute batere ondo hartu eta Hagako Auzitegiari serbiarren kontrako jarrera izatea leporatu diote.
Denbora daramatza Bosniako Serbiarren Errepublikak independentziari buruzko erreferenduma egin nahian eta litekeena Mladicen aurkako zigor hau veste aitzakia izatea asmo hori gauzatzeko bidean.