Itxi

IRUZKINA

Estatu Batutei eraso egiteko prest dagoela esan du Ipar Koreak

JESUS TORQUEMADA

Ipar Koreak, atzo misil batekin entsegua egin eta gero, iragarri du, osatu duela jada bere indar militar nuklearra.

Beraz, iritzi dio eskura dituen  irismen handiko  misilekin eta bonba  atomikoekin Estatu Batuetako lurraldea  kolpatu dezakeela. Badirudi, atzo jaurtitako  misila  urrutira hel litekeela, agian,  8.000 edo  10.000 kilometrora.

Gorantz bota zuten eta  atmosferatik ere irten zen, horrek esan nahi du  gora bota  beharrean zeharka bota ezkero oso urrun hel litekeela.  Eta ia ziurtzat jotzen da  Ipar Koreak  bonba atomiko bat edo gehiago dituela.

Adituek  uste dute  irailean egin zuen  entseguan erabili zuenak  100 bat kilotoiko  indarra zuela; horrek esan nahi du Hiroshiman erabili zutenak baino 10 aldiz indar handiagoa zuela. Orain, zalantza bat dago: ea ipar-korearrak gai diren  bonba hori egiteko, baina tamaina txikian.

Misilak  airez  10 mila kilometroak egin eta  helburuan jotzeko   bonbak pisu txikia izan behar du;  pisu handia badu, misilaren indarrean eta ibilbidean eragina izan dezake.

Eta bada beste zalantza  garrantzitsuago bat, ere bai: nola  hartuko ote duen  hau Trumpek eta utziko ote duen  Ipar Koreak Estatu Batuak mehatxatzeko gaitasuna izango duen armategi  nuklearra lortzea.