Itxi

Hauteskundeak CEOEn

Diaz Ferran ez da CEOEko hauteskundeetara aurkeztuko, abenduan

Erredakzioa

Enpresaburuen presidenteak abenduaren 21erako deitu ditu hauteskundeak, baina ez du bere burua berriro aurkeztuko "arazo pertsonalak" direla eta.

Abenduaren 21ean izango dira hauteskundeak&' || 'nbsp;Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioan (CEOE), Diaz Ferran presidenteak Batzorde Exekutiboari adierazi dionez. Bere burua ez duela berriro aurkeztuko jakitera eman du gaur Diaz Ferranek berak.

Ez aurkezteko erabakiak ez du inor harritu, izan ere, Diaz Ferranek ezzeukan babesik eta, Marsans taldeak gainbehera egin ostean, karguauzteko presioak zituen. Horrekin lotuta, Diaz Ferranek berak adierazi du prentsa aurrean "arazo pertsonalak" direla eta, bere enpresetan buru belarri lan egiteko beharrean dagoela eta, ondorioz, beste norbaitek bete behar duela bere kargua.

Berria jaso ondoren, txalo zaparrada luzea eskaini dio Batzorde Exekutiboak Diaz Ferrani orain arte enpresa elkartean egindako lana eskertzeko.

Egoera larriagoa bihurtu da astelehenetik, Viajes Marsanseko administratzaile konkurtsalen iritzian, konpainiak zordunen borondatezko konkurtsoa aurkezteko legezko epea "seguru asko" ez duela bete jakin denetik.

Diaz Ferranen agintaldia 2011ko apirilean amaitzekoa zen.

Albisteak (3)