Itxi

Protestak Frantzian

Manifestariek Marseillako aireportua itxi dute

Erredakzioa

Hegaldiak aurreikusi bezala irteten ari badira ere, ibilgailuak ezin dira aireportura iritsi eta bidaiariek oinez joan behar dute bertara.

500 bat pertsonak Marseillako aireporturako sarrerak blokeatu dituzte goizaldean, pentsio sistemaren erreformaren aurka protesta egiteko. Aireportuko, posta zerbitzuko eta inguruko findegi bateko langileak dira.

Oraingoz, hegaldiak aurreikusi bezala abiatzen ari dira, baina bidaiariek aireportutik urrun utzi behar dituzte autoak eta bidea oinez egin.

Barne gaietako arduradunak adierazi duenez, antzeko ekintzak egin diren aireportuetan polizia sartu izan da. Atzo 245 pertsona atxilotu zituzten istiluetan parte hartzeagatik; beraz, dagoeneko 1.900 lagun atxilotu dituzte urriaren 12tik.

Marseillan, Tolosan eta Nantesen manifestazioak deitu dituzte gaurko, Gobernuaren eta pentsioen erreformaren kontra protesta egiteko. Gainera, 14 gasolindegi blokeatuta daude oraindik eta tren zerbitzu guztien laurdenak bertan behera geratu dira.

Asteburu honetan onartuko du Senatuak erretiratzeko adina 60 urtetik 62 urtera aldatuko duen pentsioen erreforma.

Albisteak (1)

Bideoak (1)