Iruzkina
Ustelkeriak Hegoafrikako presidentea bota du
Jesus Torquemada
ANCk, Nelson Mandelaren alderdiak Zuma bota eta Cyril Ramaphosa, Mandelaren kolaboratzaile izan zena, agintean jarri du. Ikusiko dugu zer gertatzen den, baina Ramaphosaren irudia ez da guztiz garbia.
Jacob Zuma, orain arte Hegoafrikako presidente izan dena, 20 seme-alabaren aita da. Sei emazte diferenterekin izan ditu, eta horietako lau emakumerekin bizi da gaur egun. Poligamia praktikatzen du. Egoera hori ekonomikoki eustea oso erraza izango ez delako, akaso, eroriko zen ustelkerian. Gupta familiarekin, Hegoafrikako talde enpresarial handienaren jabe den familiarekin, negozio ustelak izan eta haietatik aberastea leporatu diote Zumari.
Baina Zuma ez da Hegoafrikako ordezkari ustel bakarra, ezta gutxiagorik ere. Ustelkeria administrazio oso-osoan dago zabalduta. Eta herritarrak nazkatzen hasita daude. Datozen urteko hauteskundeetan Afrikako Kongresu Nazionalaren garaipena ere zalantzan jartzen du askok horregatik.
ANCk, Nelson Mandelaren alderdiak, Apartheid-az geroztiko hauteskunde guztiak irabazi ditu Hego Afrikan. Baina ustelkeriak arrisku bizian jarri du. Horretxegatik bota du alderdiak Zuma, eta Cyril Ramaphosa, Mandelaren kolaboratzaile izan zena, agintean jarri. Ikusiko dugu zer gertatzen den, baina Ramaphosaren irudia ez da guztiz garbia. 2012an, 34 meatzariren heriotza eragin zuen greba bat izan zela gogoratu diote askok eta Ramaphosa bera zela, orduan, meategi horretako segurtasun arduradun nagusia.