Itxi

Iruzkina

Argentinak gar feminista hauspotu du

Jesus Torquemada

Senatuan gauzak okertzen ez badira eta Argentinan abortua legeztatzen bada, horrek emakumeen mobilizazioa bultzatuko du Latinoamerika osoan.

Argentinan abortua legeztatzeko eztabaidak agerian utzi du mugimendu feminista Latinoamerika osoan hartzen ari den indarra. Kongresuan egiten ari zen bozketarekin bat etorriz, Buenos Aireseen abortuaren alde emakumeek egindako mobilizazio handiak eragina izan du bozketaren emaitzan, diputatuetako batzuk ere horrela onartu dute.

Emaitza estua izan da, edozein modutan, Legea soilik lau botoko aldeaz atera baita aurrera. Alderdiek boto askatasuna eman die euren diputatuei, norberaren kontzientziaren araberako zerbait dela iritzita, eta horrek ekarri du ustekabekoa. Ezkerreko diputatu batzuek abortuaren kontra bozkatu dute, eskuinekoek diputatu batzuek, berriz, alde. Orain pilota Senatuaren teilatuan dago, eta han ere antzeko zerbait gerta liteke. Cristina Fernandez presidente ohia, eta orain senatari dena, abortuaren kontra dago, baina Maximo Kirchner bere semeak alde bozkatu du Kongresuan.

Senatuan gauzak okertzen ez badira eta Argentinan abortua legeztatzen bada, horrek emakumeen mobilizazioa bultzatuko du Latinoamerika osoan. Gaur egun Uruguain eta Kuban izan ezik, Hego Amerikako gainerako herrialdeetan abortua zigortuta dagoela.

Albisteak (1)