Kargatzen...
Itxi

Analisia

Merkel soldadua salbatu

Jesus Torquemada

Merkel eta bere alderdiaren egoera, Batasun Kristau Demokrata, zaila da, betidanik bere aliatua izan den Bavariako Batasun sozial kristauak lotzen dituen harremana haustekotan delako.

Gaur arratsaldean egingo duten Europar Batasuneko goi-bileraren helburu ofiziala da Europako hegoaldera iristen ari den etorkin oldeari erantzun bateratua ematea da. Helburu extraofiziala, aitortu gabekoa, Angela Merkel kantzilerrari zerbait ematea da, boterean jarrai dezan.

Merkel eta bere alderdiaren egoera, Batasun Kristau Demokrata, zaila da, betidanik bere aliatua izan den Bavariako Batasun sozial kristauak lotzen dituen harremana haustekotan delako. Arrazoia da datorren udazkenean hauteskundeak daudela Bavarian.

Batasun sozial kristauak beti lortu izan du gehiengo absolutua Bavarian, baina aurten gal lezake eskuinerago dagoen alderdiak, Alemaniarako alternatibak, immigrazioaren kontra gogor egitea nahi duten alemaniarren botoak eskuratzen ari delako.

Horregatik,   sozial-kristauen burua, Horst Seehofer, barne ministroa dena gainera, mugak ixteko exijitzen ari zaio Merkeli. Merkelek ez du hain urrun iritsi nahi, baina zerbait behar du Seehofer lasaitzeko.

Argi dagoena da, Merkel soldadua salbatzeko, eztabaidatuko diren proposamenak ez direla izango immigrante gehiago salbatzeko, justu kontrakorako izango da.