Itxi

Iruzkina

Trumpek ez du lagunik nahi

Jesus Torquemada

AEBko presidente guztiek aliatu onentzat hartu izan dute beti Europa. Trumpek, ordeaz, AEBz baliatu nahi dirn lehiakide moduan hartzen ditu europarrak.

Donald Trump Europara dator errieta egitera. Dio ez dugula behar adina gastatzen eta, horren ondorioz, Ameriketako Estatu Batuek (AEB) gehiago gastatu behar dutela Europaren defentsan. Gauzak ikusteko modu bat da hori, baina badago beste modurik ere. Egia da 29 kide dituen NATO erakundean AEB direla armetan gehien gastatzen dutenak, alde handiz gainera. NATOko gastu militarraren % 70 AEBri dagokie; baina hori ez du inolaz ere Europa babesteko egiten, munduko lehen potentziaren estatusa mantentzeko baizik. Adibidez, AEBk Europan baseak izateak Errusia zelatatzea, Israeli laguntzea eta Ekialde Hurbileko eta Afrikako gatazketan esku hartzea ahalbidetzen dio.

Interesik ez balute, aspaldi alde egingo zuten AEBk. Ameriketako Estatu Batuetako presidente guztiek aliatu onena bezala hartu izan dute beti Europa, nahiz eta Bushen garaian Irakeko gerra hasi zenean desadostasun garrantzitsuak izan. Argi dagoena da Trumpek ez duela lagunik nahi. AEBz baliatu nahi diren lehiakide modura hartzen du mundu guztia, baita europarrak ere.