Itxi

ANALISIA

Pederastiak Eliza hondora dezake

JESUS TORQUEMADA

Vatikanoak lotsa eta mina sentitzen du Pennsylvanian izan diren azken pederastia kasuekin. Horrek era oso negatiboan eragiten dio Eliza Katolikoari.

Vatikanoak bere lotsa eta mina onartu ditu Estatu Batuetako Eliza Katolikoari eragin dion azken pederastia kasuaren harira. Eztabaida etikoetatik harago, eskandalu hau aurreko beste batzuei gehitu behar zaie, eta era oso negatiboan eragiten dio Eliza Katolikoaz munduak duen irudiari.

Amerikan, bereziki, Eliza Katolikoak lehia gogorra du Eliza Ebanjelikoekin, goraldian baitaude Erdialdeko Amerikan; Brasilen, Kolonbian, Bolivian, Perun eta Ekuadorren, eta hazten doaz Amerikako herrialde guztietan.

Eliza ebanjeliko hauei kritika politikoak egin diezazkieke, oso kontserbadoreak direlako, edo ekonomikoak, haien liderrak euren eliztarren kontura aberasten direlako; baina ez dituzte pederastia kasuek ukitu. Gainera, eliza ebanjelikoek irudi bat eraiki dute, eta irudi horren arabera, oso eraginkorrak dira alkoholikoei alkohola uzten laguntzeko garaian, adibidez, eta zailtasunak dituzten komunitateko kideak laguntzen dituzte.

Amerikar asko eliza katolikotik ebanjelikora igarotzen ari dira. Horregatik bakarrik, Vatikanoak neurri oso zorrotzak hartu beharko lituzke pederastia eskandaluak errepika ez daitezen.

Albisteak (1)