Itxi

Iruzkina

'Brexit'a irlandarren arazoa ere bada

Jesus Torquemada

Europar Batasunetik alde egiteko erabakiak britaniarrei ez ezik, irlandarrei ere eragiten die, ez nolanahi, gainera, Erresuma Batua EBtik irtetean, Ipar Irlanda ere handik ateratzen baita.

Brexita  antolatzeko asmoz  berriro  elkartuko  dira  Europako  buruzagiak. Jokoan ez dago soilik Erresuma Batuaren etorkizuna, baita Irlandarena ere. Izan ere, Europar Batasunetik alde egiteko erabakiak britaniarrei ez ezik, irlandarrei ere eragiten die, ez nolanahi, gainera.

Duela 20 urte Ipar Irlandan bakea lortzeko sinatu zuten Ostiral Santuko akordioan jasotzen den puntu garrantzitsuenetakoa da hori, hots, Irlanda bien artean ezin dela  mugarik ezarri. Orduan, erraza izan zen puntu hori adostea, Erresuma Batua eta Irlandako errepublika Europar Batasunean baitzeuden. Alabaina, Erresuma Batua EBtik irtetean, Ipar Irlanda ere handik ateratzen da, eta alde batera edo bestera, muga ezarri beharko dute bertan.

Beraz, Ostiral Santuko itun osoa dago jokoan. Horregatik da hain garrantzitsua gai hori eta hain zaila Brexita antolatzea.