Itxi

Iruzkina

Immigrazioa, Trumpen hauteskunde arma

Jesus Torquemada

Azaroaren 6an hauteskundeak dituzte AEBn, Trumpi buruzko erreferenduma nolabait esateko. Hala, AEBko presidentea buru-belarri sartu da kanpainan.

Datorren  asteartean Parlamentua aukeratzeko hauteskundeak  dituzte Ameriketako Estatu Batuetan (AEB). Funtsean, hauteskunde horiek Trumpi buruzko erreferenduma dira. Gaur egun, Alderdi  Errepublikanoaren esku daude bai Ordezkarien Ganbera, baita Senatua ere. Boto-emaileek Alderdi Demokrataren alde egingo balute, hori Trumpen aurkako zigor bezala ulertuko litzateke. Hori dela eta, Trump bera buru-belarri murgilduta da kanpainan, immigrazioa kanpainaren gai nagusienetakoa bilakatuz.

Azken finean, immigrazioaren aurkako jarrera duela bi urte izandako arrakastaren arrazoi nagusienetakoa da, eta beraz, normaltzat jo dezakegu berriz ere gai horri heltzea. Orduan esan zuen, Mexikoko mugan harresia eraikiko zuela; orain dio, AEBn jaiotako paperik gabeko etorkinen seme-alabei estatubatuar herritartasuna ukatuko diela. Hori  egingo balu, Konstituzioaren 14. emendakina urratuko luke, AEBn jaio direnei nazionalitatea bermatzen baitie. Trump, gainera, izua ari da zabaltzen Hondurastik datorren  karabana dela eta. Karabana hori oso ondo datorkio Trumpi, eta oso lagungarri izan dakioke azaroaren 6ko froga gainditzeko.

Albisteak (2)