Itxi

Iruzkina

AEB: Edalontzia erdi beteta edo erdi hutsik

Jesus Torquemada

Senatuaren kontrolari eutsi badio ere, kezkatzeko arrazoiak ere baditu Trumpek. Alderdi Demokratak Trumpen aurkariez osatutako esparru zaleko koalizioa mobilizatzea lortu du.

Pozik egoteko arrazoiak ditu Trumpek. Zigor botoa jaso du bai, baina hori legealdiaren erdian egiten diren hauteskunde guztietan presidente daudenei gertatzen zaie. Alderdi Demokratak, adibidez, Obama presidente zenean, 60 eserleku baino gehiago galdu zituen 2010ean. Gainera, Alderdi Errepublikanoak Senatuaren kontrolari eutsi dio gehiengoa areagotuz.

Hori horrela izanda ere, kezkatzeko arrazoiak ere baditu Trumpek. Alderdi Demokratak Trumpen aurkariez osaturiko esparru zabaleko koalizioa mobilizatzea lortu du. Emakumeen parte hartzea funtsezkoa izan da Alderdi Demokratak Ordezkarien Ganberan gehiengoa lortu ahal izateko. Baita beltzen, latinoen eta mugimendu sozial askoren mobilizazioa ere, ekologistak eta LGTB kolektiboa barne. Ortzadar nazioa hedatu da.

Kongresu berrian emakumeek eta gutxiengo direnek inoiz baino ordezkaritza zabalagoa izango dute. Herritar horien babesa beharrezkoa du Alderdi Demokratak bi urte barru agindu nahi badu. Bestalde, bitan zatituta geratu da AEB: kostaldea eta hiri handiak demokratak dira; barnealdea eta hiri txikiak, errepublikanoak.

Albisteak (1)