Iruzkina
AEBak, 2020ra begira
Jesus Torquemada
Alderdi Demokratak irabazi nahi badu hautagai egokia topatu behar du lehenbailehen. Lehen begiratutan, emakumea eta ezkertiarra izan beharko luke.
Astearteko hauteskundeen emaitzak ikusita, oso litekeena, Trump berriro Presidentetzara aurkeztea. Ziurtatuta ikusi ditu 2016an lortutako 63 milioi botoak, eta ez hori bakarrik, baita Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) barnealdean irabazteko gai dela ere. Baina azkarra bada, ohartuko zen, aldi berean, boto bakar bat gehiago ez duela lortuko, ez baitago trumpzale gehiagorik.
Beraz, Alderdi Demokratak irabazi nahi badu, 63 milioi boto baina gehiago ziurtatu behar ditu. Hori ez da hain zaila: Hillary Clintonek 66 milioi boto lortu zituen, nahiz presidentea izateko aukerarik ez izan AEBko hauteskunde sistema berezia tarteko.
Emakumek, beltzek, latinoek eta oro har, eskubide zibileko kolektiboek masiboki bozkatu zuten asteartean Alderdi Demokrataren alde. Dilema, orain, zein hautagai aukeratu? Lehen begiratuan, emakumea eta ezkertiarra izan beharko luke. Baina hautagai ezkertiar batzuk galdu egin zuten asteartean: Beto O´Rourkek, Texasen; Stacey Abramsek, Georgian, eta Andrew Gillumek, Floridan. Emakume senatari batzuk hautagai onak izan daitezke: Elizabeth Warren eta Kirsten Gillibrand, bi horiek nagusitasunez irabazi zuten asteartean, edota Kamala Harris. Hasi da lasterketa. Bada Trumpi desafio egin nahi dionak erabakia lehenbailehen hartu beharko du.