Itxi

Análisis

'Brexit'aren zurrunbiloa

Jesus Torquemada

Gaur gaurkoz, aukera bakar batek ere ez du gehiengorik. Zurrunbiloa tornadoa da jada.

Azkartzen, bizkortzen ari da brexitaren zurrunbiloa. Bost orduko bileraren ondoren, asteazken gauean, Theresa Mayk esan zuen bere gobernukideek onartu egin zutela Europar Batasunetik irteteko Bruselarekin adostutako aurreakordioa. Ostegun goizean, akordio horrekin zerikusi handiena duten bi ministrok, brexit-arenak eta Ipar Irlandarakoak, dimisioa eman zuten, eta horiez gain, baita hiru ministrordek ere. Eguerdian, sekulako iskanbila Parlamentuan Mayren aurka. Arratsaldean, Mayk agerraldia eskaini zuen esateko ez zuela dimisioa emango, akordio posible bakarra orain dagoena dela, eta ez duela onartuko beste erreferendum bat.

Europar Batasuneko agintariek azaroaren 25ean egingo dute aurreakordioa berresteko goi bilera, baina litekeena euren asmoa ezerezean geratzea. Abendu erdialdera, berriz, Parlamentu britaniarrean bozkatuko dute eta, gaur gaurkoz, aukera bakar batek ere ez du gehiengorik. Ez dago gehiengorik Mayren dokumenturentzat, ez dago gehiengorik erreferenduma errepikatzearen aldeko direnentzat, ez dago gehiengorik brexita alde batera utzi eta Europar Batasunean gelditzeko aukera defendatzen dutenentzat, ez dago gehiengorik hauteskundeak deitzeko, ez dago gehiengorik danbateko bat eman eta negoziatu gabe batasunetik alde egiteko. Zurrunbiloa tornadoa da jada.

Albisteak (1)