Iruzkina
Errusiak Ukrainaren zati gehiago nahi du
Jesus Torquemada
Errusiak Ukrainako ontziei Kertxeko igarobidean trabak jartzeko hartutako erabakia lehen urratsa izan daiteke Azoveko Itsasoa ixteko. Horregatik hartu du horren gaizki Ukrainak.
Errusiak 2014ean bereganatu zuen Krimeako penintsula, garai hartan Ukrainak zuen krisi politiko larria baliatuta. Jatorri errusiarra du Krimeako populazioaren gehiengoak, eta hala, anexioa kamuflatu zuten krimear gehienek Errusiarekin egon nahi zutela esan baitzuten erreferendumaren bidez. Anexio hori ez dute onartu munduko herrialde gehienek; mendebaldekoek, gainera, zigorrak ezarri zizkioten Errusiari.
Errusiarentzat, ordea, negoziaezina da Krimea. Han, Sebastopolen, hain zuzen, Errusiak Mediterraneoan duen itsas ontziteriaren egoitza dago. Itsaso Beltzetik barrena, Errusiako gerra ontziak urteko edozein sasoitan iristen dira Mediterraneora; aldiz, Artikoan, Baltikoan eta Ozeano Barean Errusiak dituen ontziak geldirik daude neguan.
Krimeako arazoak Azov itsasoaren arazoa ekarri du bere baitan. Itsaso horrek Itsaso Beltzarekin bat egiten du Kercheko itsasartearen bidez. Ukrainak, Azoveko Itsasoan, portu garrantzitsua dauka: Mariupol. Hori horrela, Ukrainiako ontziei Kertxeko igarobidean trabak jartzeko Errusiak hartu duen erabakia lehen urratsa izan daiteke Ukrainiari Azoveko Itsasoa ixteko. Horregatik hartu du hain gaizki, hori guztia, Ukrainiak.