Itxi

Iruzkina

Frantziak txalekoa jantzi du

Jesus Torquemada

Dieselari jarritako ekotasa gehiegizkoa izan da klase ertain eta baxuko herritarrentzat. Uste dute Macronek mespretxuz hartzen dituela.

Krisi politiko larrian murgilduta dago Frantzia, eta gainera, irtenbide zaila du konpondu ahal izateko. "Txaleko horien" mugimenduak ez du buruzagitza ezagunik, ez banakakoa, ezta kolektiboa ere. Ez dago inor "txaleko horien" izenean hitz egin dezakeenik. Beraz, Gobernuak norbaitekin hitz egin nahi badu, ez dago halakorik.

Hasiera batean, urtarrilaren 1etik aurrera, dieselari ezarri nahi zaion ekotasak sortu zuen krisia. Neurri horren bitartez, aldaketa klimatikoari aurre egiteko Parisen sinatutako hitzarmena betetzeko lehen pausoa eman nahi zuen Frantziak; kutsatzen duten erregaiei prezioa igotzean, kontsumoa murriztea ekar lezakeelako horrek. Baina klase ertain eta baxuko herritarrentzat, eta pobreziaren mugan daudenentzat gehiegizkoa izan da. Gainera, uste dute, Emmanuel Macron ez dela eurez arduratzen, are gehiago, mespretxuz hartzen dituela. Eta egia esan, oso gora begiratzen du Macronek, aldaketa klimatikoa konpondu nahi du, Europar Batasuna, Frantziaren etorkizuna, munduko Merkataritza Askea... baina ez du begiratzen alboan duena.

Albisteak (2)