Itxi

Iruzkina

Trumpek harresi bat du buruan

Jesus Torquemada

El presidente estadounidense ha llegado a decir que está dispuesto a declarar una situación de emergencia en la frontera con México para poder aprobar el presupuesto para el muro a golpe de decreto.

Trump negozioetan erabiltzen zituen taktika berberak ari da erabiltzen politikan. Bere negoziazioa kontzeptua oso sinplea da: Besteak eman dezala amore. Jarrera harro horrek emaitzak eman dizkio, horretan ez da zalantzarik, oso aberatsa baita; baina hainbat porrot ere izan ditu bere egoskorkeriagatik, New York Plazako hotela edo Atlantic Cityko kasinoak galdu zituenekoa, esaterako.

Bada orain gobernu federaleko langileak dira Trumpen egoskorkeria larrutik ordaintzen ari direnak. Gobernu federalaren menpeko bulego eta erakundeek ia hiru aste daramate itxita eta langileek soldatarik jaso gabe. Arrazoia argia da: Trumpek ez du euren funtzionamendurako aurrekontua onartuko Kongresuak ez badio berari baimentzen 5.000 miloi dolarreko gastua Mexikoko harresi famatua eraikitzeko. Hainbestekoa da Trumpen tema harresiarekin ezen oso gauza larria esan duen: Prest dago larrialdi egoera ezartzeko Mexikoko mugan, eta horrela, Kongresuari jaramon egin gabe diru partida hori onartu. Larrialdi dekretu bidez gobernatzearen ideia Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) tradizio politikoaren guztiz aurkakoa da. Eta Trump Maduro venezuelarraren mailan jarriko luke, hainbeste kritikatzen duen agintariaren maila berean.