Itxi

Iruzkina

Soldadu gutxiegi Maduro botatzeko

Jesus Torquemada

Orain artean, soldadu talde txikien ekintzak izan dira; estatu kolpe baterako jende gehiago eta askoz antolatuagoa behar da.

Nicolas Maduro presidentearen aurka soldadu talde batek egindako matxinadak erakusten du ondoez moduko bat badela Venezuelako indar armatuen artean. Dena den, ez du ematen ondoez hori Maduro botako lukeen estatu kolpe bat emateko adinakoa denik.

Matxinada hau ez da inondik inora lehena. Iaz beste bat izan zen, eta duela bi urte larriago bat, errebeldeek helikopteroak ere erabili baitzituzten. Gainera, ez da ahaztu behar dronekin egindako atentatua joan den abuztuan Caracasen, Madurok zuzentzen zuen desfile militar baten erdian, oraindik erabat argitu ez den gertakaria da.
Orain artean, soldadu talde txikien ekintzak izan dira; estatu kolpe baterako jende gehiago eta askoz antolatuagoa behar da.

Atzoko ahaleginaren oinarrian badirudi Asanblea Nazionalak esandakoa dagoela. Oposizioak gidatzen duen Asanbleak adierazi du "bermeak eskainiko dizkiela herriaren alde jartzen diren militarrei". Zalantzarik gabe, militarren matxinadarako dei argia izan da.

Parlamentu hori, 2015eko hauteskundeetatik irten zen eta oposizioak gehiengoa du. Madurok, ordea, praktikan ezerezean utzi zuen Asanblea Nazionala Asanblea Konstituziogile bat deituz, baina Asanblea Nazionalari orain artean bilerak egiten utzi dio. Litekeena da orain Madurok Asanblea Nazionalaren aurkako neurriak hartzea.