Itxi

Iruzkina

Brexita': Berriz hastera

Jesus Torquemada

Bi urtean Europar Batasunak (EB) eta Erresuma Batuak negoziatu dutenak ez du ezertarako balio. EBk ohartarazi du akordioa ezin dela aldatu eta batez ere, Irlandako salbuespena ukiezina dela.

Hasiera puntura itzuli gara. Bi urtean Europar Batasunak eta Erresuma Batuak negoziatu dutenak ez du ezertarako balio.

Britainia Handiko Parlamentuak Theresa May babestu du Europar Batasunetik irteteko akordioa birnegoziatu dezan. Zehatz esateko, akordio horretatik ken dezan Irlandar mugarako salbuespena deitu zaiona. Salbuespen hori zera da: Ipar Irlandak Europako aduana batasunean jarraituko duela epe mugagabean, modu horretara eragotziz muga gogor bat Erresuma Batuaren menpe dagoen Ipar Irlandaren eta Irlandako errepublikaren artean.

Laboristak eta oposizioko gainontzeko alderdiak ados daude salbuespen horrekin, baina kontserbadoreek eta unionista ipar irlandarrek, Mayren babes nagusi direnek, ez dute onartzen. Europar Batasunak ohartarazi du hainbeste kosta den akordioa ezin dela aldatu: Onartu edo utzi, horiek dira bi aukerak. Eta batez ere, Irlandako salbuespena ukiezina da.

Irlandako Gobernuak ezin du onartu salbuespen hori jasoko ez lukeen akordio bat eta beste europar bazkideek Irlanda babestu behar dute gai honetan. Europar Batasunak ezin du amore eman puntu honetan, bestela diputatu kontserbadore sail batek beti nahi izan duena lortuko du: Europar Batasuna suntsitzea.

Albisteak (2)