Itxi

Ezker Abertzalea

Caamaño: 'ETAren ordezkariak balira, kartzelan egongo lirateke'

Sorturen hauteskunde-zerrendetan joango diren pertsonei buruz, 'Gobernua adi egongo da legea bete dadin', esan du Caamañok.

Sortu eta ETA ''ez dira gauza bera'', Francisco Caamaño Justizia ministroaren ustez. ''ETAren ordezkariak izango balira, kartzelan egongo lirateke'', gaineratu du.

Konpostelan egin ditu Caamañok adierazpen hauek. Bere ustez, "gauza ezberdinak dira" eta "bereizi behar ditugu", batez ere Zuzenbide arloan.

Sortu ezker abertzalearen alderdi berriaren hauteskunde-zerrendetan joango diren pertsonei buruz, Gobernua "legea bete dadin adi" egongo dela esan du Caamañok, Alderdi Politikoen Legearekin egin zuen bezala. Horregatik, Auzitegi Gorenera jo duela gogoratu du Justizia arduradunak.

"Saiatzen badira, hor egongo gara gu, legea bete dadin, eta indarkeria gaitzesten ez dutenek erakundeetan ez egoteko helburuarekin", bukatu du.

Albisteak (2)