Itxi

Iruzkina

'Brexit'a zirraragarri jartzen ari da

Jesus Torquemada

Martxoaren 29a berehala dator, eta Mayk atzeratze bat eskatuko du, zertarako nahi duen ez dakien arren. Brusela onartzeko derrigortuta dago, baina berak ere ez daki zertarako.

John Bercow Komunen Ganberako presidenteak atzera bota du Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroaren estrategia. Mayk berriz bozkatu nahi du Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko Bruselarekin egindako ituna. Lehen ministroak uste du kontra bozkatu zuten bere alderdiko diputatuek  oraingo honetan alde bozkatuko dutela: 'brexit'a atzeratzeko edota aurrera ez ateratzearen beldur izango direlako. Baina Bercowek dio Parlamentu britaniarrean ezin dela jada bozkatu den mozioa bigarren aldiz bozkatu, aldaketa garrantzitsurik izan ezean.

Martxoaren 29a berehala dator, eta Mayk atzeratze bat eskatuko du, zertarako nahi duen ez dakien arren. Parlamentuak atzerapen hori babestu du, eta bazkide europarrak hori onartzeko derrigortuta daude. Nolanahi ere, eurek ere ez dakite zertarako balio duen atzerapen horrek. Akordiorik ezean, martxoaren 29ko gauerdian, Erresuma Batua Europar Batasunetik kanpo geratuko da. Bederatzi egun baino ez dira falta, eta oraindik norabide aldaketa harrigarriak espero litezke gidoian.

Albisteak (2)