Iruzkina
Trump Londresera iritsi da, hiriko alkateari irainak jaurti ondoren
Felipe Etxebarria
Londresen, bien bitartean, AEBko presidentearen aurkako manifestaldiak hasi dira dagoeneko. Handiena astearte honetarako deitutakoa izango da.
Londresko Aireportura iritsi baino lehen Donald Trump presidenteak hiriburuko alkateari irainak jaurti dizkio. Txio batean Trumpek esan duenez, Sadiq Kahn "erabateko galtzailea da". Alderdi Laboristako alkateak "umekerietan" dabilela esan zuen igande honetako Observer astekarian, eta "munduarentzat eskuin muturreko mehatxua" dela ere esan dio.
Elisabete II. erreginarekin Buckingham jauregian izan duen bazkari ofizialera ez dira joan oposizioko alderdietako buruzagiak, ez liberala ezta laborista ere. Jeremy Corbyn alderdi laboristako buruzagiak gogor kritikatu du Trumpek Erresuma Batuko barne arazoetan muturra sartzea. Duela egun gutxi Erresuma Batua akordiorik gabe Europar Batasunetik irten behar dela esan zuen.
Trumpek iaz Theresa May lehen ministroak Bruselan negoziatzen zuen brexit-aren akordioa kritikatu ondoren, oraingoan Mayren etsai politikoa, Boris Johnson, babestu du lehen ministroa izateko lehian. Britainiarrek Europar Batasuna akordiorik gabe, eta dibortzioaren dirua (50.000 miloi euro) ordaindu gabe utzi behar dutela ere esan du. Eta hori gutxi bada, Nigel Farage brexit alderdiko buruzagia Bruselarekin negoziaketetan parte hartzearen alde azaldu da, ohizko usadio diplomatikoak erabat mesprezatuz egin ditu adierazpen hauek.
Londresen, bien bitartean, bere aurkako manifestaldiak hasi dira dagoeneko. Handiena astearte honetarako deitutakoa izango da. Bidaia hau segurtasun neurri ikaragarriez inguratuta. Eta, beraz, ia ezinezkoa da publikoarentzat ikustea. Ate itxien atzean izango dira ospakizun toki gehienetara joateko helikopteroz mugituko da, eta publikoarentzat ia ezinezkoa izango da ikustea.