Itxi

Iruzkina

Venezuelan giza eskubideak urratzen dira

Jesus Torquemada

Jada ez da zalantza bakar bat ere egon behar  Venezuelan  giza eskubideak urratzen ari direla esateko. Azken 18 hilabeteetan, 6.800 pertsonatik gora hil dira  “autoritateari  aurre egiteagatik”. 

Jada ez da zalantza bakar bat ere egon behar  Venezuelan  giza eskubideak urratzen ari direla esateko. Michelle  Bachelet, Txileko  presidente ohi sozialista eta Giza eskubideetarako Nazio Batuen Erakundeko goi ordezkariaren txostena oso argia da  honen inguruan.

Bere bulegoak  egin duen txostena  biktimei eta zuzeneko lekukoei egindako  558 elkarrizketetan oinarritzen da. Bachelet duela 2 aste Venezuelan izan zen  eta Maduro presidentearekin elkartu zen. Txostenak  hainbat tortura kasu, bidegabeko atxiloketa eta epaiketarik gabeko ejekuzio dokumentatu ditu. Soilik azken 18 hilabeteetan, 6.800 pertsonatik gora hil dira  “autoritateari  aurre egiteagatik”. 

Txostenak FAES-i egozten dizkio heriotza horiek, Madurok duela 2 urte sortutako Polizia Bolibartarraren Indar Bereziei. Bidebatez  “kolektibo txabistak” deiturikoen jokabide errepresiboa  azpimarratzen du,  hauek kalean txabisten kontrakoak jazartzen aritzen dira. Txostenak ematen dituen datuak ikaragarriak dira, Maduroren gobernua duela 40 urteko Hegoamerikako diktadura militar batzuen ia parean jartzen du.

Espero zen bezala  Gobernuak  txostena  inpugnatu du eta  70 zuzenketa aurkeztu dizkio.  Baina ez da  gauza berria: aurrez, bai Amnistia  Internazional baita Human Rights Watch erakundea ere Bachelet-en txostenaren ondorio berberetara iritsi ziren.