Iruzkina
Arazo larria Ameriketako Estatu Batuetan
Jesús Torquemada
Harrigarria da hiltzaileek su-armak lortzeko duten erraztasuna. Daytonen bezala El Pason ere bai, erasotzaileak hamarnaka lagun hil zituzten minutu gutxian, eta asko gehiago hil zitzaketen gainera.
Ameriketako Estatu Batuena osasun publikoko arazoa da. Izurriteak, urtero, 30.000 heriotza eragiten ditu; ia ehun, eguneko. Trafiko istripuetan hildakoak edota giaxotasunek eragiten dituztenak baino gehiago dira horiek. Izurrite horrek nola du izena? Su-armak. Su-armen izurritea da.
Harrigarria da hiltzaileek su-armak lortzeko duten erraztasuna. Daytonen bezala El Pason ere bai, erasotzaileak hamarnaka lagun hil zituzten minutu gutxian, eta asko gehiago hil zitzaketen gainera.
Berdin da zein motibazio duten. Berdin du erotuta dauden edo ez, lerdoak diren edo ez, arrazistak ote diren. Inporta duena da, laban batekin ezin litekeela fusil automatiko batekin bezainbeste jende hil. Eta, hala ere, Estatu Batuetako gizarteak ez du erreakzionatzen. Trump presidentea argiki dago mota guztietako armak izateko eskubidearen alde. Eta kongresua ez da gaia lege murriztaile bat adosteko.
Nolanahi dela ere ere, ezin dugu azpimarratu gabe utzi El Pasoko erasoak izan duen motibazio arrazista. Hilketaren egileak argi utzi zuen mexikarrak akabatu nahi zituela eta zenbat eta gehiago hobe, gainera. Horrelako erasoak gora egiten ari dira. Trumpek sistematikoki egin die irain mexikarrei armak edukitzea defenditzen duen bitartean. Ez da harritzekoa, hortaz, haren hautesle batzuk erabakitzea muga hori zeharkatzea.