Iruzkina
Itsasoan galdutakoen drama
Jesus Torquemada
Itsasoan galdutako pertsonak barnean daramatzan itsasontzien egoerak pentsarazten du Europak arazo honi konponbide bat eman behar diola. Pertsona horiek erreskatatzea ez da soilik etika kontua.
Itsasoan galdutako pertsonak barnean daramatzan itsasontzien egoerak pentsarazten du Europak arazo honi konponbide bat eman behar diola. Pertsona horiek erreskatatzea ez da soilik etika kontua, baita legezkoa ere. Nazioarteko itsas zuzenbideak, Genebako Konbentzioak eta beste testu juridiko batzuk erreskatatzera behartzen du.
Printzipioz, itsasoan galdutako pertsonengandik gertu dauden herrialdeei dagokie erreskate hori, beraz Italia, Grezia, Malta edo Espainia; baina Europako Batasuneko gainerako herrialdeek ezin dituzte 4 herrialde horiek bakarrik utzi. Irtenbide bat izan liteke itsasoan galdutako pertsona horiek Europako herrialde guztien artean banatzea, horrek erraza dirudi baina ez da batere erraza.
2015ean jada onartu zen inmigranteen banaketa plangintza bat. Une horretan Europako Batasunean soilik 3 gobernu zeuden argi eta garbi inmigrazioaren aurkakoak: Hungaria, Polonia eta Txekiar Errepublika. 3 herrialde horien aurkako jarreraren ondorioz akordio hark porrot egin zuen.
Orain Europan gobernu gehiago dira inmigrazioaren aurkako alderdiek gidatutakoak, horietako bat guzti honetan zeresan handia duena gainera: Italia. Testuinguru honetan, are zailagoa dirudi migratzaileak banatzeko akordio bat lortzea.