Analisia
Europar Batasunarena da errua?
Jesus Torquemada
Erredakzioa
Jendeak benetan inmigranteei Europako ateak ireki nahi badizkie, erraza dauka: ezkerreko alderdie eman diezaiela botoa.
Europar Batasunari errua bota aurretik Open Arms ontziarekin gertatzen ari denarengatik, komeni da ausnarketa bat egitea. Europar Batasuna 28 herrialdek osatzen dute. Herrialde horietatik gehienetan eskuineko gobernuak baldin badaude, Batasunak eskuneko politika egingo du. Ezkerreko gobernuak baleude, Batasunak ere joera ezkertiarragoa izango luke.
Ba migrazio-politikaren kasuan, Europako 9 gobernu inmigrazioaren erabat kontra daude: Italia, Erresuma Batua, Danimarka, Austria, Polonia, Hungaria, Estonia, Txekiar Errepublika eta Eslobakia. Beste gobernu batzuk zalantzazko jarrera hartu dute: Espainiak, Alemaniak, Frantziak, Suediak, Finlandiak, Herbereak, Belgika, Bulgariak eta Errumaniak. Inmigrazioaren aldekorik ez dago. Herrialde guzti horietan inmigrazioaren kontra dauden eskuin muturreko alderdiak igo egin dira hauteskundeetan.
Jendeak benetan inmigranteei Europako ateak ireki nahi badizkie, erraza dauka: ezkerreko alderdie eman diezaiela botoa. Europako azken hauteskundeetan Europako Ezkerreko Taldea 7-garren lekuan geratu zen, eskuin-muturreko taldearen atzetik.