Kargatzen...
Itxi

Analisia

Salvini legeditik kanpo dago

Jesus Torquemada

Erredakzioa

Salvinik dio ez dituela errefuxiatutzat hartzen Open Arms ontziak erreskatatutakoak, migratzaile ekonomikoak direla dio. Baino ezin duena ukatu da itsasoan galdutako pertsonak direla, naufragoak.

Lege aldetik begiratuta, Salvinik ezin zuen irabazi. Italiak sinatutako nazioarteko hainbat hitzarmen ez zen betetzen ari. Adibidez, Errefuxiatuen Estatutu-ekiko Genevako Hitzarmena.

Salvinik erantzun du ez dituela errefuxiatutzat hartzen Open Arms ontziak erreskatatutakoak, migratzaile ekonomikoak direla dio. Baino ezin duena ukatu da itsasoan galdutako pertsonak direla, naufragoak.

Hori kontutan hartuta esan liteke Salvini urratzen ari dela Itsas-Zuzenbideaz Nazio Batuen Konbentzioak dioena, horrek behartzen ditu naufragoak erreskatatu eta portu seguru batera eramatera. Jokaera honekin, eta aurreko beste batzuekin, Salvinik krisi diplomatiko handia eragin du Europan eta Italiako gobernuaren erorketa ere ekarri du. Italian Salviniren Lega alderdiak eta 5 Izarren Mugimenduak osatzen duten gobernua atzo erori zen eta bere enegarren krisi politikoan murgildu da Italia.

Litekeena da hauteskundeak aurreratzea…. eta aukera ona izango da hori ikusteko zenbat italiarrek ontzat ematen du Salviniren politika… badirudi asko izango direla, legez kanpokoa izan arren.

Albisteak (3)