Kargatzen...
Itxi

Iruzkina

Galdera deseroso gehiago Saudi Arabiarentzat

Jesus Torquemada

Yemengo hutiek hartu dute bere gain Saudi Arabiaren findegien kontrako erasoa., baina galdera gehiegi daude erantzun gabe.

Saudi Arabiako bi findegiren aurkako erasoak galdera deserosoak ditu oraindik erantzuteko. Huti matxinoek hartu dituzte bere gain, Saudi Arabia Yemenen egiten ari den bonbardaketen mendekuz. Ba, Hutiek, benetan, halako zehaztasun handiko erasoak egiteko ahalmena badute, Saudi Arabiak galdu du Yemengo gerra. Saudi Arabiako ekonomiarentzat kaltea izugarria da.

Petroliorik gabe, ez baita deus ere. Baina badago beste galdera bat ere: bere petrolio-gunei eraso egitea hain erraza bada, zertarako Estatu Batuei armak erosten hainbesteko dirutza xahutzea? Nola liteke erasoa aurrez ez igartzea? Saudi Arabiak petrolio-findegiak dituen lekutan xiiak bizi dira; gutxiengoa dira, eta Iranen eta hutien aldekoak ere bai, denak baitira xiiak. Eta erasoa xiien laguntzari esker egin balute? Hau da, eta erasoa Saudi Arabia barrutik egin balute?