Iruzkina
'Impeachment'ak hauteskunde kanpaina astindu du
Jesus Torquemada
Pentsa daiteke boto emaile askok ez dutela egingo ikerketapean dagoen persidentearen alde, baina beste askok Trump ikerketa bidegabe baten biktima dela pentsatzen dute.
AEBko presidentea aukeratzeko hauteskunde kanpaina benetan ezohikoa izango da. Lehendabiziko aldiz, kanpaina eta presidentea kargugabetzeko prozesua batera gertatuko dira.
Prozesu hau motela da eta gutxienez zortzi hilabete iraungo du, hauteskunde primarioekin bete betean bat eginez. Beste ezer baino lehen esan behar da ez dagoela Trump kargugabetzeko batere aukerarik. Ordezkarien Ganbarak ikertuko du Ukrainako auzia.
Bertan demokratek gehiengoa dutenez liteekena da argi berdea jasotzea, baina Senatuak hartu behar du azken erabakia, eta bertan gehiengo republikanoena denez ez diote presidenteari erortzen utziko. Baina hala eta guztiz ere, impeachment prozesuak erabat aldatuko du hauteskunde kanpaina, nahiz eta ez dakigun nola.
Batetik pentsa daiteke boto emaile askok ez duela egingo ikerketapean dagoen persidentearen alde, baina aurkakoak ere balio lezake, askok Trumpi botoa ematea ikerketa bidegabearen biktima dela pentsatzen duelako. Horregatik dio Trumpek behin eta berriz berak ez duela ezer egin, sorgin ehiza dela, eta bera, Estatu Batuek izan duten presidenterik onena dela.