Itxi

Iruzkina

Eskozia, Erresuma Batuko kanpainan

Jesus Torquemada

Eskoziako balizko bigarren erreferenduma bihurtu da Erresuma Batuan abenduaren 12an egingo diren hauteskunde kanpainako eztabaidagai nagusia.

Eskoziako balizko bigarren erreferenduma bihurtu da Erresuma Batuan abenduaren 12an egingo diren hauteskunde kanpainako eztabaidagai nagusia. Erreferendum hori antolatzeko, Eskoziako Gobernuak Westminsterreko baimena behar du. 2014. urtean eman zion baimen hori, eta egin ahal izan zuten orduan galdeketa. Eskoziarren % 45ek eman zioten baiezkoa independentziari, baina Erresuma Batuaren barruan jarraitzearen aldeko botoa eman zuten % 55ek irabazi zuten.

Pentsatzen zen erreferenduma ez zela luzaro errepikatuko, baina Eskoziako ministro nagusi Nicola Sturgeonek dio gauzak aldatu egin direla. Orain eskoziarrak Europako Batasunetik kanpora botako dituztela, eurek barruan jarraitu nahi duten arren, eta horrek justifikatu egiten duela beste erreferendum bat.

Abenduaren 12ko hauteskundeen emaitzen baitakoa izango da. Diputatu gehienak kontserbadoreek eskuratzen badituzte, Boris Johnsonek iragarri du jada ez duela baimenik emango; laboristek ez dute aterik itxi, baina, oraingoz, pronostikoen arabera, galtzaileak lirateke.

Albisteak (3)