Iruzkina
Txinakoa da Anaia Handia
Jesus Torquemada
Txina osoa kamerez beteta dago, eta gainera Parke Nazionaletan edota Ikuskizunetan sartzeko, alegia oso ohikoak diren gauzak egiteko, jendeari aldioro ateratzen dizkiote argazkiak.
Mundu osoko egunkari talde batek Uigurren aurka Pekinek egiten duen errepresioa frogatzen duten agiriak lortu ditu. Uigurrak musulmanak dira eta Xinjiangen bizi dira, Asia Erdialdearekin muga egiten duen eskualdean.
Eskualde horren kontrola ezinbestekoa da Zetaren Bide berriarentzat, Xi Jinping presidentea bultzatzen ari den proiektu estrategikoarentzat. Uigurrak, abertzale edo islamiar susmopean Hezkuntza Gunetan sartzen dituzte, Kultur Iraultzaren garaian antzera.
Errepresioa Zaintza Elektronikoaren bidez egiten du Pekinek, eskuko telefonoak kontrolatzen dituen sistema konplexu baten bidez eta kaleko milaka kameren bitartez. Aurpegiaren bidez momentuan milaka pertsona ezagutzen dituen identifikazio sistema garatu du Txinak.
Txina osoa kamerez beteta dago, eta gainera Parke Nazionaletan edota Ikuskizunetan sartzeko, alegia oso ohikoak diren gauzak egiteko, jendeari aldioro ateratzen dizkiote argazkiak edo hartzen dizkiote hatz markak.
Aurpegiak identifikatzeko Txinak duen sistema, dudarik gabe, munduko aurreratuena da eta luze gabe Txinako gobernuak bere biztanle guzti-guztiak kontrolatuko ditu. Anaia Handia Txinakoa da.