Itxi

Iruzkina

Alemanian lana soberan dago

Jesus Torquemada

Alemaniako Gobernua enpresaburuekin eta sindikatuekin bildu da atzerriko langileen iritsiera erraztuko duen lege bat prestatzeko.

Alemaniak atzerriko langileak behar ditu. Langabezia azken 30 urteetako maila baxuenean dago, eta enpresa alemaniarrek ez dute lortzen behar dituzten lanpostu guztiak betetzea. Eskasia bereziki larria da informatika eta osasun arloetan, eraikuntzan eta sukaldaritzan. Kalkulatu dute atzerriko 1,4 milioi langile behar dituztela.

Egoera horren aurrean, Alemaniako Gobernua enpresaburu eta sindikatuekin bildu da atzerriko langileen iritsiera erraztuko duen lege bat prestatzeko. Paradoxa bat da: xenofobia maila gorenean dagoen une honetan, Alemaniarentzat Alternatiba eskuin-muturreko alderdiaren gorakadak erakusten duen bezala, are garrantzitsuagoa da atzerriko langileak iristea. Dena den, komeni da zehaztea horrek ez duela esan nahi Alemaniak errefuxiatuei edo edozein atzerritarri atea irekiko dionik. Alemaniako Gobernuak argi utzi du kualifikatutako langileak erakarri nahi dituela, hau da, ondo prestatuta dauden langileak eta esperientzia dutenak. Funtsean, Alemaniak egingo duena Ameriketako Estatu Batuekin, Kanadarekin eta Australiarekin lan merkatuan lehiatzea izango da, guztiek politika bera aplikatzen dute eta. Horixe da Boris Johnsonek ere Ingalaterran egin nahi duena.

Albisteak (1)