Itxi

Autopsiaren emaitzak

Amy Winehousen autopsiak ez du argitu heriotzaren kausa

Erredakzioa

Proba toxikologikoen emaitzak jaso behar dira orain. Analisiek lau asteko atzerapena izan lezakete eta ikerketa datorren urriaren 26a arte atzeratu da.

Amy Winehouse larunbatean hil zen. EFE

Amy Winehouse abeslariaren gorpuari egindako autopsiaren emaitzek ez dute argitu heriotzaren kausa, beraz, proba toxikologikoen emaitzak jaso behar dira orain.

Polizia iturrien arabera, analisi hauek lau asteko atzerapena izan lezakete eta ikerketa datorren urriaren 26a arte atzeratu da.

Londresko Candem auzoan Winehousek zuen etxera hurbildu dira bere gurasoak, Mitch Winehouse eta Janis, eta bertan zeudenei eskerrak eman dizkiete. "Ez dut hitzik, baina eskerrik asko denagatik", esan du aitak.

Familiak esan du abeslariaren hileta lehenbailehen egingo dutela, tradizio juduak markatzen duen lez.

Ehunka jarraitzaile Candem auzoan Winehousek zuen etxera hurbildu dira larunbat honetan hil zenetik. Bertan mezuak, panpinak eta vodka botilak ere utzi dituzte.


Albisteak (2)