Michael Jacksonen epaiketa
Michael Jacksonen medikua erruduntzat jo dute
Erredakzioa
Conrad Murray 58 urteko kardiologoari lau urteko kartzela-zigorra ezarri diote, eta baldintzapeko askatasunean gelditu liteke, 'Los Angeles Times' egunkariaren arabera.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Conrad Murray Michael Jacksonen mediku pertsonala erruduntzat jo dute, nahi gabeko giza hilketa bat leporatuta, abeslariari hiltzea eragin zion anestesiko bat emateagatik, bederatzi orduz erabakia hartzen izan den epaimahaiak adierazi duenez.
58 urteko kardiologoari lau urteko kartzela-zigorra ezarri diote, eta baldintzapeko askatasunean gera liteke, 'Los Angeles Times' egunkariak iragarri duenez. Epaileak azaroaren 29an emango du behin betiko epaia, ordura arte medikua kartzelan izango da fidantza edukitzeko aukerarik gabe.
Murrayk bere mediku lizentzia galdu dezake, Kalifornia estatuko agintariek lizentzia kentzeko eskaera egin dute, nahiz eta oraindik Nevadak eta Texasek ezer ez aipatu horri buruz.
Los Angelesen hasi zen epaiketa irailaren 27an, eta lau astez luzatu da; komunikabideen aldetik ere jarraipen handia izan du. Fiskaltzak denbora honetan esan du Murrayk Jaksoni propofol dosi hilgarri bat eman ziola; defentsak, aldiz, abeslaria drogazale bat zela adierazi du, eta berak hartu zuela hiltzea eragin zion medikamentua 2009ko ekainaren 25ean.
Conrad Murray Michael Jacksonen mediku pertsonala erruduntzat jo dute, nahi gabeko giza hilketa bat leporatuta, abeslariari hiltzea eragin zion anestesiko bat emateagatik, bederatzi orduz erabakia hartzen izan den epaimahaiak adierazi duenez. 58 urteko kardiologoari lau urteko kartzela-zigorra ezarri diote, eta baldintzapeko askatasunean gera liteke, 'Los Angeles Times' egunkariak iragarri duenez. Epaileak azaroaren 29an emango du behin betiko epaia, ordura arte medikua kartzelan izango da fidantza edukitzeko aukerarik gabe. Murrayk bere mediku lizentzia galdu dezake, Kalifornia estatuko agintariek lizentzia kentzeko eskaera egin dute, nahiz eta oraindik Nevadak eta Texasek ezer ez aipatu horri buruz. Los Angelesen hasi zen epaiketa irailaren 27an, eta lau astez luzatu da; komunikabideen aldetik ere jarraipen handia izan du. Fiskaltzak denbora honetan esan du Murrayk Jaksoni propofol dosi hilgarri bat eman ziola; defentsak, aldiz, abeslaria drogazale bat zela adierazi du, eta berak hartu zuela hiltzea eragin zion medikamentua 2009ko ekainaren 25ean.