Itxi

Gabonetako mezua

Nafarrek etorkizunari ez diotela beldurrik izan behar uste du Barcinak

Erredakzioa

Erredakzioa

Nafarroako Gobernuaren buruak, Yolanda Barcinak, Nafarroak krisiari aurre egingo diola ziurtatu du eta legealdian horretarako neurriak hartuko dituela esan du.

Yolanda Barcina. Argazkia: EITB

Nafarroako Gobernuaren buruak, Yolanda Barcinak, urte amaierako mezua eman du, eta nafarrek “etorkizunari beldurrik izateko” arrazoirik ez dutela adierazi du, bai ordea, “sustraiak galdu gabe menperatzeko” zergatiak.

Bere mezuan, Barcinak 2011 urtea “zaila” izan dela esan du, eta Nafarroa “azken aldiko krisi ekonomiko handienetarikoen ondorioak pairatzen hasi da modu zuzenagoan”. Horregatik, bere lehenengo hitzak “egungo arazo ekonomikoak gehien jasaten ari direnei” zuzenduak izan dira. Nafarroak errealitate hau “ondo ezagutzen duela” dio, eta ondorioz, bere “lehentasun nagusia” enplegua sortzea da, eta krisiari aurre egiteko “neurri erangikorrak” hartuko ditu legealdian zehar.

Barcinak Nafarroak “egungo egoera baino garai okerragoei” aurre egin diola azaldu du, eta baliabide gutxiagorekin lortu zuten. Beraz, “uste osoa du” oraingoan ere lortuko duela, izan ere, enpresa asko dira euren irabaziak berriro inbertitzen, produktu berriak kaleratzen eta atzerriko merkatuak konkistatzen ari direnak.

“2012 urteari aurre egin behar diogu gure indarraz jabetuz, eta ezkortasunik gabe”, adierazi du. Bestalde, “etengabeko aldaketak izaten ari da mundua eta gauzak ez dira lehen ziren bezala izango. Datorren urtea zaila izango da eta adorea, batasuna eta elkartasuna eskatuko digu urte berriak”, nabarmendu du.