Itxi

Banderaren jaitsiera

San Sebastian egunari agur esan arren, danbor hotsak ez dira etengo

Erredakzioa

Helduek euripean esan diote agur 2012ko danborradari, baina, eguraldia dela-eta, igandera arte atzeratu dute haur desfilea. Danbor hotsak, beraz, asteburuan ere izango dira Donostian entzungai.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Donostiarrek euripean esan diote agur 2012ko San Sebastian egunari. 00:00etan, eguna bukatzean, bandera jaitsi dute, jaiegun handiri agur esateko. 2012ko danborrada, dena den, ez da bukatu Donostian. Euria dela-eta ostiral honetako haur danborrada bertan behera geratu da, eta Udalak jakinarazi duenez, igandean bertan izango da haurren desfilea. Festa giroak eta danbor hotsek oraindik badute lekua hirian.

San Sebastian eguneko ekitaldi entzutetsu eta jendetsuenetako bat izan ohi da haurrena eta 1981z geroztik bertan behera geratu den lehen aldia da aurtengoa. Eguraldi txarrak, azkenean, danborradan ateratzeakoak ziren 5.000 haurren ilusioa eta poza zapuztu ditu. Baina, txikienek izango dute bigarren aukera bat: Araudiari jarraituz, igandean eguerdiko 12:00etan izango da Alderdi Ederren haur danborrada.

Guztira, 52 konpainiatako 4.906 neska-mutilek parte hartuko dute.

Urrezko danborra

San Sebastian eguneko gainerako ekitaldiak normaltasunez egingo dira. Ostiral egierdian urrezko danborra jaso du Behobia-Donostia lasterketak. Lasterketa antolatzen duen Fortuna Kirol Elkarteko antolatzaileek jaso dute hiriko sari garrantzitsuena, Juan Karlos Izagirre alkatearen eskutik.
Behobia-Donostia antolatzen laguntzen duten ehunka boluntariori, parte hartzen duten milaka korrikalariei eta ikusleei eskaini diete urrezko danborra.
Behobia-Donostia lasterketan, 2011 urteko edizioan, 23.000 korrikalarik parte hartu zuten.

Albisteak (1)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (3)