Itxi

Erreakzioak

Barne ministerioa: 'ETAri desagertzeko eskatzeko aukera galdu dute'

Erredakzioa

Jorge Fernandez Diazen ministerioarentzat onartezina da armak ez erabiltzearen inguruko "antzerkitxoa". Ministerioaren ustez, ETAk egin behar duena da armak entregatzea eta desagertzea da.

Jorge Fernandez Diaz, Barne ministroa. Efe.

Barne Ministerioaren ustez, ezker abertzaleak egindako deklarazioa ETAri desagertzeko eskatzeko "aukera galdua" da. Horren harian, Estatuak ez duela ETArekin ezer ere negoziatuko azpimarratu du.

Hori da ministerioko iturriek Efe albiste agentziari aditzera eman diotena ezker abertzalearen adierazpenaren inguruan. Kursaaleko ekitaldian, ezker abertzaleak bere poltikak biktimak "umildu" izana deitoratu eta ETAk bere "egitura militarra desegin eta armen erabilera alde batera utzi beharko lituzkeela" esan du.

Hitz horien aurrean, Jorge Fernandez Diazen ministerioarentzat onartezina da armak ez erabiltzearen inguruko "antzerkitxoa"; ETAk egin behar duena da armak entregatzea eta desagertzea baita.

Albisteak (1)