Itxi

Zigorraren kitapena

Jon Aldana Zelaia ETAko kidea aske utzi dute 28 urte kartzelan igarota

Erredakzioa

Aldana, 58 urtekoa, Huelvako kartzelatik atera da, Etxerak presoen familien elkarteak jakitera emandakoaren arabera. Huelvako kartzelara 1998an eraman zuten.

Jon Aldana Zelaia ETAko kidea aske utzi dute ostiral honetan. Zelaia 1984an sartu zuten kartzelan "Bizkaia Komandoa"rekin lotura izateagatik. Duela gutxi, Auzitegi Gorenak Aldanaren kartzela-zigorra berriro kalkulatzeko agindua eman zion Auzitegi Nazionalari, aurretik egindako kalkuluei bost urte kenduta.

Aldana, 58 urtekoa, Huelvako kartzelatik atera da, Etxerak presoen familien elkarteak jakitera emandakoaren arabera. Hiru sumarioetan zigorrak zenbatuta, 64 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Huelvako kartzelara 1998an eraman zuten

Auzitegi Gorenak aste honetan bertan agindu zion Auzitegi Nagusiari Aldanaren zigorraren kitapenaren kalkuloa berriro egiteko aurreneurrizko espetxealdian igarotako denbora kontua izanda.

Iazko otsailean Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko Salan eskaera bat aurkeztu zuten zigorraren kitapen berria ezartzeko, hau da, kartzelan igaro behar zuen denboraren kalkuloa berriro egiteko, aurreneurrizko espetxealdian emandako hiru aldiak kontuan hartuta. Hiru aldi horiek bost urte eta bederatzi hilabete zenbatzen zuten, gutxi gorabehera.