Donostiako Udalaren egitasmoa
Autobus geltokia Loiolako Erriberan egitea defendatu du Aldundiak
Erredakzioa
Aurreko egitasmoak (geltokia Atotxan kokatzearena) geltokia hiriaren erdian kokatzen zuela azaldu du Ugartek, eta horrek trafikoa "kolapsatzea" ekar zitekeela nabarmendu du.
Gipuzkoako Foru Aldundia Loiolako Erriberako autobus geltokiaren alde agertu da gaur, Atotxako egitasmoa baztertuz. Diputazioaren ustez, "kokalekurik zentzuzkoena" Loiolakoa da, hiritarrei kalte gutxiago egingo dielako eta "trafikoa ez kolapsatzeko".
Larraitz Ugarte Foru Aldundiko bozeramaileak eta Unai Erroizenea Mugikortasun zinegotziak agerraldia egin dute, Donostiako Udalak aurkeztutako egitasmoari babesa emateko.
Aurreko egitasmoak (geltokia Atotxan kokatzearena) geltokia hiriaren erdian kokatzen zuela azaldu du Ugartek, eta horrek trafikoa "kolapsatzea" ekar zitekeela nabarmendu du.
Txartel bakarraren eta intermodalitatearen aldeko lana egingo du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Loiolako Erriberan "Euskotren, Renfe eta Donostiako autobusak" daudela azpimarratu du Ugartek.