Itxi

ANALISIA

Atzeraldi ekonomikoa izan arren, Britainia Handia eta EB merkataritza gerra arriskuan

FELIPE ETXEBARRIA

Ukrainako gerrak kostu handiak eragiten ditu eta egoera okertu daiteke Errusiak Europarako gas horniketa guztiz mozten baldin badu. Egoera horretan merkataritza gerra bat aliatuen artean erabat sentsugabea litzateke, baina, dirudienez, Erresuma Batua eta Europar Batasuna bide horretara doaz.

Munduko Moneta Funtsaren arabera, aurreikuspen ekonomikoak ez dira bat ere onak Mantxako Kanalaren bi aldeetan: prezioek gora egiten jarraitzen dute, eta haskunde ekonomikoa geratuz doa. Ukrainako gerrak kostu handiak eragiten ditu eta egoera okertu daiteke Errusiak Europarako gas horniketa guztiz mozten baldin badu.

Egoera horretan merkataritza gerra bat aliatuen artean erabat sentsugabea litzateke, baina, dirudienez, Erresuma Batua eta Europar Batasuna bide horretara doaz. Erresuma Batua bere kontura Ipar Irlandari buruzko protokoloa aldatzen ari da, nahiz eta 2019ko Brexitaren akordioaren parte izan. 

Joan den ostiralean, Europako Batzordeak Erresuma Batuaren auka lau prozedimendu jarri zituen martxan, aduanen politikan Ipar Irlandako protokoloa hausteagatik. Bi egun lehenago, parlamentu britainiarrak oneritsia eman zion Boris Johnson, lehen ministroaren, lege-proiektuari. Lege-proiektu horrek eztabaida handiak sortu ditu protokoloa aldatzen duelako. Hau da, alde bien arteko enfrentamendua eskalada betean dago.  

Horrez gain, kezkatzen duen beste elementu bat, dimititutako Boris Johnsonen ordezkoa bilatzeko prozedura da. Lehen postuan, Liz Truss atzerri ministroa dago, Rishi Sunak, finantza ministro ohia dauka aurrez aurre. Irailean jakingo den, lasterketa horretan Liz Trusse-ek irabazten badu, harremanak Europpar Batasunarekin ez dira hobeak izango. Izan ere, Boris Johnsonen tesiak jaraitu baititu.

Truss Brexitaren alde sutsu agertzen da. Izan ere, merituak egin behar ditu eta bere jarrera aldaketa konpentsatu, 2016ko referendumean Erresuma Batua Europar Batasunean jarraitzearen aldeko kanpaina egin baitzuen.

Irtenbide bat bilatzeko alde biak jarri behar dira ados, baina momentuz, ez da hurbiltzeko inongo mogimendurik ikusten. Alde batetik, Europar Batasunak dioenez, protokoloa ez betetzeak, eta merkantzia britainiarrak inongo kontrolik gabe Ipar Irlandara eramateak, Europar Batasuneko merkatu bateratua kaltetzen du. Beste aldetik, Erresuma Batuak azpimarratzen duenez, Europar Batasunak ez dauka Ipar Irlandari buruz ezer esatekori, bere lurraldea ez delako.

Hala ere, probintzia honek Europar Batasuneko merkatu bateratuan jarraitzen du, Bruselak eta Londresek hala adostu zutelako, bi Irlanden arteko mugetan kontrolik egon ez dadin, eta beraz Ipar Irlandako bake arkodioak arriskuan jarri ez daitezen.